XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ontarako
Gure etxean jarri bear degu; ta ez nolanai, etxeko lekurik egokien eta bikañenean baizik.
Itzetan bezela, egiñetan ere
Etxe oietan ez dira albistari txarrak ikusi bear, ez irudidun ez eta irudi gabeak ere; emakumeen begirunea urratzen eta ondatzen duten soiñeko arin-zipolariak, gutxiago; gauaz berandu edo era txarrean etxeratzen diran giz-emakumeak, zer esanik ez dago; etxean kalamatrikan edo auzokoen ganako gorrotoan egoten diranak, orobat; etxean edo etxekoen barrutian billera edo jostatzeko leku nazkagarria jartzen utzi, ez ta gogoratu ere.
Itz batean; Jaungoikoari emandako etxeetan egokiak ez diruditen gauzak egin ez ditzaten, Jesus'en Irudiak etxekoai itzal eta bildurr eman bear die.
Edo bestela; Jesus'en Irudia etxeko tokirik bikaiñenean, eta
Ori egiten badegu, Jesus Ona gure Erri, Uri ta Erridietan egongo da; Agintariak Erriko etxeetan eta abarr Jesus'en Irudia jarriko dute, ta Berak bidez esango du: